XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendizaleak

Erran bezala Ekainaren 12-an ospatu zen Baztango Itzulia oñez Baztango mendietan barna.

Arrakasta haundia ukan du ibilaldi aipagarri honek.

180 mendizale ibiliak dira itzuli hontan eta hona hemen zein herritakoak etorriak diren baztandarren deiari zintzoki erantzunez:

Baztan, Kanbo, Sara, Ainhoa, Ezpeleta, Askain, Biarritz, Angelu, Azpeitia, Oiartzun, Berrobi, Tolosa, Asteasu, Hondarribi, Zestua, Pasai Donibane, Zaldibia, Zarautz, Getaria, Lesaka, Bera, Doneztebe, Lekunberri, Laudio, Gazteiz, Bilbo, Iruña.

Erran bezala ibilaldia haundia eta aski interesgarria zen eta norbaitek ezpaleki nondik barna ibiliak diren, huna hemen itzuliaren izenak:

Elizondo (hasiera), Gartzain, Irurita, Abartan, Saioa, Artesiaga, Argintzu, Azaldegi, Albako Harria, Urballo, Harri Kulunka, Belaun, Berdaitz, Basabar, Irlintzi, Oketa, Elizondo (helmuga).

Hamar orduko ibilaldia eta bai geiago ere zenbait mendizaleentzat.

Bazen partaideen artean 76 urteko emazteko bat Iparraldekoa eta hunek ere bururatu zuen itzulia.

Erran dezadan ere mendizaleen artean bazirela neska gazteak eta bai helduak ere berdin gizonetan, adin guzietakoak eta sasoi ederrekoak.

Zenbat kilometroko ibilaldia egin ote zuten?

Hori ez da erreza taxutzea baina erraten dutenez 43 kilometrokoa bai seurik.

Ibilaldia zoriontasun osoan egin zen eta ibilaldiak eskatzen zuen xehetasun guziak ere arras ongi.

Bideko kontrolak, yanariak, mediku latza DYA eta behar ziren guziak zuzenki egiñak.

Gure zorionik maitekorrenak ibilaldi huntan parte hartu duten mendizale guziei, Iparraldekoak, Gipuzkoakoak, Bizkaitarrak, Arabarrak, Nafartarrak, denak bat egiñik zoragarria izan da Baztango Itzuli hau.

Elkar ezagutzak onuragarriak dira eta aunitz balio dute, mendiak elkartzen gaitu eta yarraiki hortan.

Azkenik gure zorionik maitekorrenak ibilaldi hunen antolatzaileeri, baduzue merezimendu holako itzuli bat antolatzeko zaletasun haundia behar baita eta hori da erakutsi duzuena.

Har zazue mendizale guzien aldetik gure zorionik sutsuenak.

Aunitz Urtez!

M. Izeta